LOGO

ECOPRAC, lan organiko bat

Image 1
Ecoprac famili enpresa bat da, 2000. urtean altzairu erdoilezinezko eskuzko lanabesak egiten hasi zena. Hasiera batean, denbora-pasa moduan egiten hasi ginen, baina poliki-poliki aurrera jarraitu genuen, proiektuan sinesten genuelako.
Denbora pasa ahala ohartu gara egiten ditugun lanabesek baratzeko lanak errazten dituztela.
Lanabesak kopuru txikian egiten dituen artisau tailerra gara. Nekazaritza ekologikoak bai ingurumenarentzat bai nekazariarentzat duen garrantziaz jabeturik, ECOPRACen nekazaritza mota honetan sinesten dutenen beharretara moldatu ditugu tresnak.